Agenda

AZAROAK 4 - EUSKARAREN MURALERAKO AUZOLANA

Euskara Taldea, euskararen aldeko mezua daraman mural bat egiteko asmotan dabil. Mural hau frontoiko txoko batean egingo da, Kaxintane aldera ematen duen txokoan hain zuzen. Ez da mural arrunta izango ordea, eta izaera hori mantentzeko herritar guztion inplikazioa eskatzen digute hasier hasieratik. Hori dela eta, lehenengo deialdia luzatu digute eta bertan, horma zuriz margotuko dugu, ondoren egingo den muralarentzat oinarria prestatzeko. Beraz, dituzten asmoen berri gehiago jakin nahi baduzu eta laguntzeko prest bazaude, zatoz hitzordura!
LEKUA: HERRIKO PLAZAN

AZAROAK 23 - FILMA | AMAREN ESKUAK

Nerea da eleberri honetan protagonista nagusiena. Ama ospitalean du, zehazten ez den gaixotasun batek jota, baina jendea errekonozitzeko zailtasun handiak dituela ikus daiteke. Nereari dena pilatu zaio, amaren gaixotasuna, erredakzioko lana, bikotearekin komunikazio falta, alaba ikutseko denbora eskasa eta beste askoren artean, iraganeko mamu baten antzera, erbestean egon den aspaldiko lagun baten berriak.