EKINTZAK BERTAN BEHERA

Covid 19 birusak sorturiko pandemiaren aurrean, eta honen zabalpena ekiditeko dauden neurriak jarraituz, kultur ekimenak bertan behera gelditzen dira momentuz. Egoera onera egin ahala, aurreikusitako ekimenak eta berriak jarriko dira martxan, bitartean zaindu eta etxean gelditu.

Agenda

BOLUMEN HANDIKO ETXEKO TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUARI BERRIRO EKINGO ZAIO

BOLUMEN HANDIKO ETXEKO TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUARI BERRIRO EKINGO ZAIO
 
Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 24an bertan behera geratu zen bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.
Maiatzaren 11tik aurrera, deseskalatze edo konfinamendua arintzeko 1. Fasea hastearekin batera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio soilik herri bakoitzean dagoen bilketa-egutegiari jarraituz.
 
Informazio gehiago:

JAI BATZORDEA 2020

 

Ohiko legez, garai hauetan iraileko festak antolatzeari ekiten diogu, eta oraingoan ere hasi beharko dugu! Suposatzen dut, iraila amaierako ez dela oztoporik izango (agian jende kopuru asko ekidin behar dira) baino gu gurera jarriko gara eta ikusiko dugu data gerturatu ahala...

 

Gaur genuen festa batzordea aurreikusita, baino fisikoki elkartu ezin dugunez, 2019ko jaien balorazioak oinarri hartuta (atxikita balorazioa) 2020 egitarauaren zirriborro bat bidaltzen dizuegu, elkartu gaitezenerako ideia bat egiten joan gaitezen. 

 

laguntza psikologikoa eskaintzeko programa

Laguntza psikologikoa
Eusko Jaurlaritzak laguntza psikologikoa eskaintzeko programa berri bat jarri du martxan: ADI. Konfinamendu garaira eta alarma egoerara egokitzeko zailtasunaren ondorioz, ondoez emozionala areagotu zaien herritarrei laguntza psikologikoa eskaintzea da programa berriaren helburua. Aurrez zituzten arazo psikologikoak areagotu zaizkien lagunei zein sortu diren premia berriei erantzuteko sortu da programa berri hau.

Orriak