Agenda

ITSASONDOKO UDALEKO PLANTILLAN HUTSIK DAGOEN ZENBITZU ANITZEKO AGUAZIL LAGUNTZAILE LANPOSTUA LEHIAKETA OPOSAKETA BIDEZ BETETZEKO OINARRIAK

Ekainaren 26ko udalbatzak onarturiko oinarriak, 2019 Uztailaren 8 ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua.
Deialdiaren xedea lehiaketa oposaketa bidez, Udal honetako funtzionarioen plantillan hutsik dagoen zerbitzu anitzeko aguazil laguntzaile plaza betetzea da, PAG klasifikazio taldekoa, eta udal honetan ordainketa maila 8. mailari dagokion soldatarekin.
 

BUZONEO LANETARAKO LAN POLTSA

ITSASONDOKO UDALEKO ITSASONDO 2.0 ALDIZKARIA BANATZEKO INTERESATUEN LAN POLTSAREN OSAKETA
 
Urtean zehar Itsasondo 2.0 aldizkaria edo beste zenbait buzoneo direnean,  langileen behar puntualak kubritzeko lan poltsa sortzea erabaki da. Lan poltsaren funtzionamendu araudia ere onartu da.
Kontratatua izateko ezinbesteko baldintzak izango dira:
18 urte beteta edukitzea
Langabezian egotea
Itsasondon erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
Interesaturik zaudetenok izena eman ahal izango duzue udaletxean datorren URRIAREN 22ª bitarte.

Orriak