Agenda

Nagusia 7 ­etxeko 1. solairuan koka­tzen den Udalaren jabe­tzako etxe­bizi­tza errentan ematea

Urriaren 29an egindako udal batzarrean, Udalak Nagusia 7. zenbakian 1. solairuan duen etxebizitza errentan emateko baldintza plegua onartu zuen.

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 10etik urtarrilaren 3a bitartekoa izango da.

Baldintzak eskuragarri izango dira udal bulegoan, lan egunetan, goizeko 9etatik 13etara bitartean.

Informazio gehiago 943881170

ITSASONDOKO HERRIKO TABERNA USTIATZEKO LEHIAKETA IREKI DA

Itsasondoko Udalak, Nagusia 27ko behean kokatuta dagoen Udalaren Herriko Taberna ustiatzeko lehiaketa bidezko esleipena egingo du.
Lehiaketa hau arautuko duten oinarri zehatzak Itsasondoko Udalean eskuratuko ahal izango dira.
Dokumentazioa aurkezteko epea azaroaren 14ean amaitzen da.
Informazio gehiago Udaletxera etorriz (9:00-13:00) edo 943 881170 telefonora deituz.

ODOL EMAILEAK

Odol emaile zareten guztioi eta etorkizunean izatea gustatuko litzaizuen guztiei, Urriaren 24ean , asteazkena, arratsaldeko 7etatik 9etara bitartean, Itsasondoko batzar aretoan, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odol emateak antolatu dituela jakinerazten nahi dizuegu

Orriak