Agenda

BASERRIETARA URA ERAMATEKO PROIEKTUA

ITSASONDO ETA ORDIZIAKO 41 BASERRI GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOAREN SAREKO UREZ HORNITZEA
 
Itsasondoko etxe gehienetako ura Mendibilgo depositutik dator eta honera, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Arriaranen duen presatik bideratzen da. Hala ere, inguruko herrien sareetatik gertuago dauden etxebizitza batzuk (Iturrioz, Lasarte, San Juan,...) herri horietatik (Altzaga, Legorreta, Ordizia) ematen die sareko ura Kontsortzioak.

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

Kaixo,
Datorren astean hasiko da Gipuzkoan errenta aitorpenaren kanpaina, eta, ohi dugunez, aurten ere herritarrek aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi ditugu.
Gipuzkoako kasuan, UEMAk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean egiten dute kanpaina, Ogasunarekin euskaraz lelopean.
Itsasondoko udaletik herritarrak animatu nahi ditugu, errenta aitorpena euskaraz egin dezaten. 
Atxikirik albistean, Diputazioaren jarraibideak, euskarazko hautua nola egin behar den azaltzeko

ITSASONDOKO UDALEKO HEZITZAILE-BEGIRALEEN LAN POLTSA

Udalak antolatzen dituen aisialdi jardueretarako eta hala badagokio, opor garaiko oporraldietarako hezitzaileak eta begiraleak kontratatzeko aldi baterako lan-poltsa osatzea lehiaketa-oposaketa ireki bidez. Oposizioaldiko ariketa guztiak gaindi­tzen dituzten izangaiekin lan-pol­tsa bat osatuko da. Oposizioaldian lortutako puntuazioari lehiaketa aldian lortutako batu beharko zaio.

Orriak