Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Maiatzak

17

Ostirala

18:00

Herri azoka

Herriko eta inguruko herritarrei aukera emango diegu postu ezberdinetan euren produktuak ikusgai jarri edo saltzeko. 

18:00etan hasiko da azoka plazan, eguraldi txarra eginez gero frontoian egingo litzateke. 

Itsasondokoek izango dute lehentasuna. 

Eskaerak maiatzaren 13 arte egin daitezke, link honetan edo udaletxera deituz 943881170 telefonoan. 

AZOKAN POSTU ESKAERA 

*** postuko mahaiak 1.82ko luzera eta 0.78ko zabaleroa dute.

Apirilak

26

Ostirala

17:00

Euskaraz barra barra autobus ihesgela

Apirilaren 26an, ostirala, 4 txanda izango dira Itsasondon, 17:00, 18:00, 19:00 eta  20:00.

Apirilaren 27an eta 28an, Legorretan edo Zaldibian parte hartzeko aukera izango da (ordutegiak izen emate linkean)

16 urtetik gorakoentzat dago zuzendua. Taldeka hartzen da parte, gehienez 5 laguneko taldeak. Gutxi gorabehera 40 minutu irauten ditu txanda bakoitzak. 

Erreserba webgunetik egin behar da: 

EUSKARAZ BARRA BARRA IHES GELA IZEN EMATEA

Apirilak

15

Astelehena

17:00

Kiro Egokitu saioa

5-7 urtekoak Alaitz eta Ainhoarekin, eta 8-12 urte bitartekoak Kirol Egokituko Federazioko kideekin, dinamika ezberdinak egingo dituzte. 

 

Apirilaren 15ean, astelehena, 17:00etatik- 19:00etara, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko kideak izango ditugu saio bat eskaintzen. 

5-12 urte bitarteko haurrek parte hartu dezakete. 

Horretarako, BEHARREZKOA da, izen ematea. Apirilaren 12 arte jasoko dira izen emateak: https://forms.gle/gc5FQJHDJFVxUmCe9

Eskerrik asko