Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Abenduak

3

Ostirala

19:00

EUSKARAREN EGUNA -ERRAIAK ETA EMARRI DOKUMENTALAK

EUSKARAREN EGUNA - ERRAIAK ETA EMARRI DOKUMENTALAK

Euskarak egiten gaitu herri, eta gure hizkuntzaren egunean ekitaldi ezberdinak burutuko ditugu herrian. 
Tartean Erraiak eta Emarri dokumentalak ikusiko ditugu kulturgunean, 19:00etan. 

Emarri  giza frogetan ibiltzen den emakume talde bati buruzko dokumentala da. (12 minutu)

Erraiak, kobazuloetatik datorkigun euskal ohiuri, irrintziari buruzko dokumentala dugu. (33 minutu) Ekain Mtz de Lizarduy egilea, dokumentalaren aurkezpena egingo digu. 

Azaroak

20

Larunbata

10:00

BASOKO BAINUAK


Oihana Unanueren eskutik natur ekintza berezia izango dugu. 

"Basoko bainuak" edo "Naturarekin bat garela gogoratuz", naturan partehartzaileen ongizatea bilatzen duen ekintza bat da.

Askotan, naturaren zati garela ahazten zaigu.  Natura ez da gugandik bereiztuta dagoen zerbait. Naturarekin harremana galdu dugula esaten dugunean, geure buruarekin harremana galdu dugula esan nahi du. Hori horrela izanik, naturarekin eta aldi berean geure buruarekin, zentzumen eta emozien bidezko harremana bilatzean datza.

Azaroak

19

Ostirala

18:30

GAZTAIN JANA

Ostiralean, gaztain jana  egingo da herrian. Egitaraua: 16:30ean, plazan elkartuko gara, ordubeteko mendi bueltatxoa egiteko. 
Ondoren, gaztain erreak banatuko ditugu plazan, 19:30ean. Animatu! 
Oharra: gaztetxoenek mendi buelta heldu batez lagunduta egin beharko dute.

Azaroak

3

Asteazkena

MAISHA NOBELAREN AURKEZPENA 

MAISHA (Hiru belaunaldiko emakumeen istorioa)
Euskal Herrian sortu eta egindako eleberria da, kilometro 0. Bertako protagonista nagusiak biloba eta amona dira, eta ama bigarren plano batean geratzen den.
Bizitzako gora-beherak, bilobak ikasten duena eta Alzheimerraren gaitza jorratzen dira. Esan beharra dago kutsu positiboa daukala eta barren barrenetik idatzita dagoela. Oso irakurketa erraza da eta erabat harrapatzen zaituena. Gure bizitzan behin, gutxienez, irakurri beharko genukeen liburua.