Skip to main content

"Juana" liburuaren aurkezpena

Apirilak

23

Asteartea

19:00

Liburuaren eguna dela eta Udal liburutegian, Jon Artano kazetaria izango dugu bere lana aurkezten., ikusentzunezko batekin lagunduko du aurkezpena.

Juana da liburu honetako protagonista: Juana Perea Plata, 1937an Bilbotik ihesi Bogotara iritsitako euskal familia batean jaiotako ardi beltza, legendazko emakume bat. Nerabetan etxetik alde egin zuen abentura bila Karibera. Urpekaria izan zen, marinela izan zen, pirata izan zen... beti ezarritako arauak hautsiz, mugak zeharkatuz, zoriontasunaren atzetik. 2020ko urriaren 29an parte txarreko gizon batzuek erail zuten arte. Juana nork eta zergatik hil zuen ulertzeko, krimena gertatu zen tokira bidaiatu, lekukoekin mintzatu, eta ikerketako agiriak arakatu ditu Jon Artanok. Behatxuloa dago orriotan Amerikako gatazka armatu zaharrenari begiratzeko, horko logika makabroa ulertu eta biktima bakoitzak inguruan sortzen duen samina sentitzeko. Literaturaren saskitik hartutako aparailuez txirikordatu du egileak Juanaren eta haren familiaren historia. Eta kazetaritzak zor duen zorroztasuna muturreraino eramanaz egin du hori, gerra garaiko Bizkaia eta gaur egungo Kolonbiako ertzik basatiena lotuz epopeia harrigarrian; Jose Antonio Agirreren bulegotik Tribugáko oihan abarotsura, Afganistanen barrena. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko Tene Mujika bekaren irabazlea.

Ekitaldi mota