Skip to main content

ITSASONDOKO UDALEKO TELEGRAM KANALA

FOT

Itsasondon garatzen ari garen "Euskara eta kulturartekotasuna" proiektuaren baitan, eskolak hasitako bidea jarraituz, Itsasondoko Udaleko telegram kanala sortu dugu. Aurrerantzean, urtarrilaren 13tik aurrer, "Herri bizitza" WhatsAppa ordezkatu du.  (herri bizitza erabilgarri utziko da herritarrek bertatik zerbait partekatu nahi badute). Kanal honetatik, udaletetxeko komunikazioak eta informazioa helaraziko zaizue. Mezuak euskaraz bidaliko dira, eta aplikazioaren bidez, euskara ez dakit itsasondoarrek aukera izango dute Telegramek eskaintzen dituen hizkuntza guztietara itzultzeko.

Dagoeneko herritar ugari sartu ditugu kanalean (norbaitek ez badu informazioa jaso kanaletik atera daiteke), atxikitako QRaren bidez batu zaitezkete t.me/itsasondo kanalera. 

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)