Skip to main content

2026ko udal egutegirako argazki lehiaketa

foto

37 argazki aurkeztu dituzte herritarrek 2026ko udal egutegia osatzeko. Aurtengo gaia, "Urtaroak Itsasondon" izan da. Orain, gustukoenak aukeratzeko garaia da. Azaroaren 20 arte izango da aukera, udaletxeko sarreran, dagoen postontzian bozka emateko. Hainbat irizpide daude: 

  • Edozein adineko herritarrek bozkatu dezakete

(Adin txikikoek heldu baten laguntzarekin egitea komeni da)

  • Bozka orri bakarra bete daiteke pertsonako

(Datuak ondo beteta dituzten bozkak onartuko dira)

  • Azaroaren 21 arte dago bozkatzeko aukera.
  • Bozka orrian 3 argazki aukeratu behar dira, gustukoena aukeratu 1etik 3ra.
  • Bozka orrian izen abizenak jarri behar dira.
Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)