Dokumentuak
Itsasondoko Udalak Kaxintane herriko taberna kudeatzeko eta ustiatzeko administrazio emakidarako lizitazio publikoa ireki du.
Emakidaren helburua da herriko tabernaren kudeaketa integrala bermatzea: taberna-jatetxe zerbitzua eskaintzea, herriko topagune izaera mantentzea eta herriko bizitzari lotutako zerbitzu eta jardueretan parte hartzea.
Gainera, eskola berria eraiki bitartean, adjudikaziodunak eskolako jangela zerbitzua ere eman beharko du, pleguetan ezarritako baldintzen arabera.
Emakidaren ezaugarri nagusiak
- Kaxintane herriko tabernaren ustiapena eta kudeaketa
- Taberna eta jatetxe zerbitzua
- Herriko izaera sozial eta komunitarioa sustatzea
- Euskararen erabilera bermatzea
- Eskolako jangela zerbitzua (behin-behinean)
Eskaintzak aurkezteko epea
2026ko ekainaren 17ra arte (egun hori barne).
Dokumentazioa
Lizitazioaren plegu administratiboak eta teknikoak albiste honetan bertan eta Udalaren kontratatzailearen profilean kontsultatu ahal izango dira.
ITSASONDOKO UDALA
Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)