BANDOA
Herritar agurgarriak:
Gipuzkoako Foru Aldundiak, GI-2131 errepidearen mantentze-lanen barruan, Itsasondoko Kale Nagusiko errepidea asfaltatuko du eta alboetako erretenak berrituko ditu.
Lan horiek direla eta, honako eragozpen eta murrizketak izango dira:
1. FASEA: Erretenak berritzeko lanak
Ekainaren 23tik (asteartea) aurrera, Kale Nagusia 21-25 zenbakien arteko erretenak berrituko dira.
- Lanek 2 aste inguruko iraupena izango dute.
- Epe horretan, atari bakoitien aldeko aparkalekuak libre utzi beharko dira.
2. FASEA: Asfaltatze lanak
Erretenak berritzeko lanak amaitu ondoren (uztailaren hasieran), Kale Nagusia asfaltatuko da, udaletxetik mediku-etxe ondoko zubiraino.
- Lan hauek astebete inguruko iraupena izango dute.
- Aurreikuspena da uztailaren lehen egunetan egitea.
- Lanak egin ahal izateko, udaletxetik zubiraino dagoen tarteko bi aldeetako aparkalekuak libre utzi beharko dira.
GOGORATU
🔹 Ekainaren 23tik aurrera: EZIN DA APARKATU Kale Nagusia 21-25 arteko atari bakoitien aldeko aparkalekuetan.
🔹 Uztailaren hasieran (1. fasea amaitutakoan): EZINGO DA APARKATU udaletxetik mediku-etxe ondoko zubiraino dagoen tarteko bi aldeetan.
Herritarren ulermena eta lankidetza eskertzen ditugu, sortutako eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen.
Itsasondoko Udala
2026ko ekainaren 19a