Skip to main content

ITSASONDO LEGORRETA IBILALDIA

URRIAK 15 | 10:00 ITSASONDOKO PLAZAN
Itsasondoko plazatik irten eta Arama eta Altzagatik barrena Altzagaratera igoko gara. Altzagaraten, Txindoki eta Murumendiko paisaiaz gozatuz hamaiketakoa egin eta indarraberritu ondoren Legorretara jaitsiko gara. Legorretako plazan bazkaria izango dugu zain eta bazkalostean, jolasean eta tertulian lagunartean egoteko aukera paregabea izango dugu.
Goierriko bihotzean dauden txokoez gozatzeko aukera izango dugu elkarrekin eta bide batez baita Legorreta, Altzaga, Arama eta Itsasondo bezelako herri txikiak gertuagotik ezagutzeko aukera ere.
* Oharra: Oinez ibiltzeko zailtasunak dituenak ere Altzagaratera autoz igo daiteke, han guztiokin hamaiketakoa egin eta ondoren Legorretara jaitsi. Aurretiko izen-ematea: Urriak 11 baino lehen. Bakoitzak bere hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko du.
T.: 943 88 11 70 (Itsasondo) - 943 084000 (Legorreta)
www.hiphipurri.org