Skip to main content

MAIATZAK 14 - HERRI URRATS

Maiatzak

14

Igandea

08:00

Ekitaldia

Maiatzaren 14an izango da Iparraldeko Herri Urrats jaialdia. Aurten, lizeoko ikasleekin dago zuzenki lotua, izan ere, aspaldidanik bertako ikasleak borrokan dabiltza baxoa euskaraz egiteko, orain arte lortu ez dutelarik. Hori horrela aurtengo Herri Urrats jaialdiak aldarrikapen hau bere egiten du eta euskararen ofizialtasuna eskatzen du.
Badira urte batzuk Itsasondotik autobusa eta bazkaria antolatzen direla eta aurten ere ez da gutxiago izango. Kaxintanen eta Lurdesen dendan apuntatzeko paperak daude eta azken eguna maiatzaren 8a, astelehena izango da, beraz animatu eta apuntatu!
Goizeko 8tan irtengo gara herriko plazatik eta egitarau oparoa daukagu aurtengoan, ea eguraldiak laguntzen digun.