Skip to main content

ITSASONDOKO UDALETXEAREN BERRITZEA

Argazkirik ez
Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako Landa Gipuzkoa 32 programatik lortutako dirulaguntzarekin, ITSASONDOKO UDALETXEA BERRITZEKO proiektua exekutatzeko tramiteak bideratu ondoren erreforma obren 1. fasea irailean amaiturik egotea aurreikusten da.
Azken hilabetean, erreforma obren barne sartzen diren Liburutegi-ludoteka atala eta zerbitzu energetikoen atala esleitu dira eta obra horiek ere 2012. urtean amaiturik egotea aurreikusten da.
Fase horiek amaitu ondoren, 1. solairuan kokaturik dagoen Kultur Gunearen obra geratuko da egiteko.