Skip to main content

GURE ESKU DAGO

Noizkoa
2014ko ekaina - iraila
PDF fitxategia

Udaberrian gaude, odolak bor-bor egin eta na - tura negu luzetik itzartzen den garaian. Euskal Herria ere udaberri sindromeak sakonean ukitu duela dirudi; indar eta gogo berri batek sakon astindu du, eta herritarrok, aspaldiko partez, ilusioz eta itxaropenez begiratzen diogu gure herriaren etorkizu - nari. Sinistu behar dugu, Euskal Herriko herritar guztiok elkar hartzen badugu, ez dagoela herri hau bere bidean geldituko duenik. Gure Esku Dago, denon artean bide berri bat egitera goaz, eutsi goiari.

Etorkizunera begira jarri gara, baina ezin ahaztu, izan direlako garela, eta  elkarrizketaren txokoan, Nicolas Iturrioz eta Joxe Otegi txistulariak izan ditugu solaskide. Beraiei jasotakoak altxor moduan gordeko ditugu Itsa - sondoko historia txikian. Bide batez, dihoakie itsason - doar guztion esker ona urte hauetan guztietan eginiko lan eskergarengatik.

Aldizkarian murgilduta, ez zaizkigu gai interesgarriak falta. Udaleko berriekin herriko azken notizien jakitun izango zarete; ongizate arloan ere, herritarrak dituzuen zerbitzu eta aukeren jakitun izatea nahi dugu. Aranza - dikoek ere Isats-aren inguruko artikulu inte - resgarria idatzi dute.

Eta ikasturtea amaitzen ari den honetan, haur eskola, ludoteka eta gazteek argazki mo - duan erakutsi nahi izan digute aurten egin eta ikasitako guztia. Eskola ere herriko txikie - nei irakaskuntza eredu pedagogikoena es - kaintzeko eraldaketa garaian sartu da. Ez dago dudarik Itsasondok etorkizuna duela.

Betiko atalek ere ez digute huts egin: lore - zaintza, errezeta, informatika, liburutegia, ibilbidea, inkesta eta bidean zerrendatik kanpo utzi ditugun hainbat gai interesagarri. 25. ale honetan murgildu eta zuk zeuk topa ditzazun gonbidatu nahi zaitugu.