Pasatako hitzorduak
Ekainak
25
Larunbata
9:30
EKAINAK 25 - MAKROBIOTIKA IKASTAROA
9:30tan Bizi Nahi elkartean
- ZER DA MENU OREKATUA?
- ASTE OSORAKO MENUAK PROGRAMATZEA
- SUKALDE TAILERRA
Tailer bakoitza banaka 55€ / Sei tailer egiteko konpromisoa hartuz gero 45€ tailer bakoitza / Hamaika tailerrak eginez gero 40€ tailer bakoitza.
Ekainak
24
Ostirala
EKAINAK 24 eta 25 - GARAGARDO FESTA
Arbelaitz elkarteak antolatuta garagardo ezberdinak probatzeko aukera izango dugu uztailaren 1ean eta 2an. Animatu!
Ekainak
14
Asteartea
18:00
EKAINAK 14, 16, 21 eta 23 - SAN JUAN EGUNEKO DANTZA ENTSAIOAK
Ekainaren 23an San Juan eguna ospatuz Suaren bueltan dantza egingo dugu. Horretarako entsaioak ekainaren 14an, 16ean, 21ean eta 23an izango dira eskolako aterpean. Animatu parte hartzera!
Ekainak
23
Osteguna
Ekainak
22
Asteazkena
19:00
EKAINAK 22 - DOKUMENTALA | ARRAKALA: ZIRRIKITU BAT HAITZEAN
Bilgune feministak eta Topatu.info komunikazio proiektuak elkarlanean Arrakala proiektua abiatu dute. Testigantzetan oinarritutako dokumental baten bueltan, heteroaraua gainditzeko tresna kutxa bat sortu nahi dute. "Arrakala" hausnarketarako tresna oso polita da, erraz ikusteko modukoa eta jedearen esperientzietatik abiatzen dena. Dokumentalean ezagun zaizkigun pertsonen ahotsak entzun eta esperientzia horietan gure bizipen propioak edota gertuko zaizkigun pertsonenak ikusiko ditugu.
Ekainak
21
Asteartea
18:00
EKAINAK 21 - JAI BATZORDEA
18:00tan | UDALETXEAN FESTA BATZORDEAREN III. BILERA
ABUZTUA ETA IRAILEKO JAIAK ANTOLATZEKO BILERA Herriko talde eragile guztiak eta jaietarako ideia edo proposamen berriren bat duen edonor dago gonbidatua.
ANIMATU!!
Ekainak
21
Asteartea
EKAINAK 21 - ESKOLAKO AZKEN EGUNA
Eskolako azken eguna dela eta bazkarie eta festa antolatu ditugu, animatu!
Ekainak
21
Asteartea
EKAINAK 21 - HARRERA EGUNA
18:00tan | HERRIKO PLAZAN
AZKEN URTEAN GURE HERRIRA BIZITZERA ETORRI DIRENEI ONGIETORRIA