Pasatako hitzorduak
Ekainak
15
Asteazkena
19:00
EKAINAK 15 - HERRI BIZITZA
Arratsaldeko 7etan hasita HERRI BIZITZA lan-taldearen bilera izango da udaletxean.
Landuko diren gaiak:
- Kultur ekintzen errepasoa.
- Kirol elkartea.
Ekainak
14
Asteartea
19:00
EKAINAK 14 - ONGIZATEA
Arratsaldeko 7etan hasita ONGIZATEA lan-taldearen bilera izango da udaletxean.
Landuko diren gaiak:
- Eguneroko gaien errepasoa
Ekainak
13
Astelehena
19:00
EKAINAK 13 - LURRALDE ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
Arratsaldeko 7etan hasita LURRALDE ANTOLAMENDU ETA HIRIGINTZA lan-taldearen bilera izango da udaletxean.
Landuko diren gaiak:
- Eguneroko gaien errepasoa.
Ekainak
12
Igandea
Ekainak
11
Larunbata
9:30
EKAINAK 11 - MAKROBIOTIKA TAILERRA
Ekainak 11 | 9:30tan Bizi Nahi elkartean
ikuspegi energetikotik atzo sartu ginen udan, eta beraz, energía bere puntu gorenera iritsi da, irekiera handieneko puntura. Sasoi honetan bihotza eta heste mehea aktibatzen dira gehien, eta horregatik ikasiko dugu nola zaindu horien energía. Horrez gain gorputza fresko mantentzen ikasiko dugu, baina beti kontuan hartuta urtaro bakoitzean egiten dugunak hurrengo urteroan eragingo digula, horregatik garrantzitsua da udan zaintzea neguan katarro, gripe eta horrelakoak gainetik kendu ezinda ez ibiltzeko!
Ekainak
7
Asteartea
18:00
EKAINAK 7 - MEMORIA LANTZEKO TAILERRA
EKAINAK 7 | 18:00tan JUBILATU ELKARTEAN
Memoria lantzeko tailerrak izan duen arrakasta ikusirik, ongizate batzordeak azken tailer bat egitea erabaki du. Orainartekoak bezela asteartean, ekainak 7 izango da Bizi Nahi jubilatu elkartean.
Tailerraren aurretik, asteartero bezela 17:00tan plazan elkartu eta Ttipi Ttapa programaren barruan paseoa emango dugu, gure osasunaren alde gorputza eta oinak mugitzeko.
Ekainak
5
Igandea
Ekainak
1
Asteazkena
18:00
EKAINAK 1 - JAI BATZORDEA
Festa Batzordearen 3. bilera izango da hau. Guztion gustuko festak antolatzeko azaldu eta parte hartu antolaketan!
ORDUA: 18:00tan
LEKUA: Udaletxean