Skip to main content

GOIERRIKO ENERGIA BULEGOA MARTXAN

FOTO

Martxan da Goierriko Energia Bulegoa

Goiekik, Goierriko 18 udalekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuarekin elkarlanean, Goierriko Energia Bulegoa sortu eta martxan jarri du.

Zer zerbitzu emango da?

Zerbitzua Goierri eskualdeko herritarrei zuzendua egongo da. Goierritarrei energiaren inguruko zalantzak argitzen laguntzeko gunea izango da. Bertan, gai hauek landuko dira:

  • Argindar eta gas fakturak ulertu, aztertu eta optimizatu.
  • Tramiteen kudeaketan lagundu: kontratu aldaketa eta potentzia aldaketa.
  • Bono sozialaren eta diru laguntzen inguruko informazioa eman.
  • Energia aurrezteko aholkuak  eman.

Etorkizunean, beharren arabera, landuko diren gaiak zabaltzen joango dira. Gai hauek energia berriztagarriak, auto-kontsumoa, komunitate energetikoen garapena, instalakuntza efizienteak, eraikuntza birgaitzeak eta mugikortasun jasangarria izan daitezkeela aurreikusi da.

Non eta noiz eskainiko da zerbitzua?

Energia Bulegoa 2023ko azaroa amaieran jarri da martxan eta aurrez aurrekoa, doakoa eta ibiltaria izango da. Horrez gain, emailez edo telefonoz kontsultak egiteko aukera egongo da.

Aurrez aurreko zerbitzua astean behin hiru herri hauetan eskainiko da:

Goizez 10:00etatik 14:00etara:

  • Astelehena: Lazkaon. Udaletxea, Euskadi Enparantza, z/g.
  • Asteazkena: Beasainen. Martina Maiz, 3.

Goizez 9:00etatik 13:00etara:

  • Ostirala: Ordizian. Udaletxea, Arreta bulegoa.

Goizez eskainiko diren ordutegi eta kokapen hauez gain, Goierriko gainontzeko herrietan ere zerbitzua aurrez aurre emateko aukera egongo da.

Arratsaldez 15:00etatik 17:30etara:

  • Astelehenetik ostegunera: Goiekin. Arranomendia 5, NBF Eraikina, Ordizia.

Kasu guztietan, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da: zuzenean bulegora joanda, email bidez edo telefonoz.

Harremanetan jartzeko:

Ekimenaren jatorria

2015. urtean zehar Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrekontu parte-hartzaileen prozesua jarri zuen martxan Goierrin. Parte-hartze prozesuan zehar herritarrek energia gaien inguruan zuten kezka
plazaratu zuten. Goierritarrek argi adierazi zuten energiaren planifikazio eta kudeaketa publiko baten beharra, jasangarriagoa eta sozialagoa izango den eredu baterantz joateko beharra.

Ondorioz, 2017. urtean zehar Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuko diru-laguntzari esker Goierriko Energia Plana (2018-2025) garatu zen. Plan honen baitan eskualdearen diagnostikoa irudikatu zen eta hurrengo zazpi urteetarako lerro estrategikoak eta ekintza zehatzak definitu ziren eskualdeko eragile ezberdinen artean.

Hau sortu ostean, eskualdeko udal ordezkariek beharrezkoa ikusi zuten epearen erdialdean planaren berrikusketa egitea, eta 2021ean eskualdeko Energia Planaren eguneraketa egin zen.

Burututako eguneraketan eta eskualdean egin zen pobrezia energetikoaren azterketan, Energia Bulegoa argi eta garbi errepikatu den erronka da. Argi ikusi da, herritarrei nahiz udaletako langileei energiaren inguruko zalantzak argitzeko edota laguntza eskatzeko erreferentziazko leku bat falta zaiela.

Energiaren sektoreak bizi duen egoera kontuan izanda, aholkularitza edota laguntza hori jaso ahal izateko puntu bat izatea gero eta garrantzitsuagoa izango da, eta zer esanik ez pobrezia energetikoan bizi diren ikuspegitik. Hori horrela, administrazio publikoak zeregin eta aukera garrantzitsua du herritarrei nahiz udal langileei laguntza eta aholkularitza eskaintzeko.

Egoera hau ikusita, Energia Bulegoa sortu eta martxan jarri da.

  • Energia Mahaia

Energia Plan hau sortzeko prozesuan, eskualdeko Energia Mahaia sortu zen eskualdeko mahai orokorrak eta Goiekik koordinatuz.

Mahai honetan parte hartzen duten eragileak eskualdeko 18 udalak, Goieki, Goitur eta Goierri Valley dira. Mahai honek eskualdeko eragile ezberdin guztien artean ekintzak koordinatzen laguntzen du eta erakundeen arteko koordinazioa (Ihobe, EVE, Eusko jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, etab.) errazten du.

  • 2022-2023 ekintza plana

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentua eta Gipuzkoako Garapen Agentzien artean, 2022-2023 ekitaldietako hitzarmena sinatu zen. Ondorioz, 2022-2023 Ekintza Plana sortu zen eta, egun, hau dugu indarrean. Aldaketa honek aurrera eramango diren ekintzetan gehiago sakontzea ahalbidetu du eta 2 urteetako epean exekutatu daitezkeen ekintzak kontuan hartzea ekarri du.

Plan hau jarraituz, urtero Energia Mahaian ekintza bat edo bi aurrera eramatea adosten da. 2022-2023 denboraldirako 2 ekintza adostu ziren, horietako bat Goierriko Energia Bulegoaren sorrera eta martxan jartzea izanik.

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)