Itsasondoko Udalak hainbat eraikinen irisgarritasun azterketak egin ditu, bertan igogailu bat jartzeko aukera aztertuz.
Aztertu diren eraikinetan igogailua jartzeko aukera egokiena zein den landu da. Igogailu bat jartzearen inguruan herritarrek dituzten zalantzak argitzeko baliagarri izan nahi du lanketa honek. Eraikin bakoitzarentzako prestatu den fitxan proposamen teknikoaz gain, balioespen ekonomikoa ere jaso da, bai eta prozesuak dituen epe eta berezitasunak.
Eraikinen fitxetaz gain, dirulaguntzen inguruko dokumentu bat prestatu da eta ohikoak diren zalantzak argitzkeo balioko duren dokumentu bat baita ere. Azkenik Entitate pribatuek gaur egun ematen dituzten finantzaketa aukerak ere jaso dira.
Prozesuarekin aurrera jaraitzeko ondorengo pausua honakoa da: atari bakoitzak edo igogailu bakotzarentzako proiektua idaztea. Proiektuan modu xehetuan aztertuko dira egin den irisgarritasun azterketetan jasotakoak. Proiektuak egindako aurreikuspenak baieztatu edo doituko ditu. Behin proiektu hori esku-artean, proiektuaren aurrekontua ezagutuko da, eta hurrengo pausua eraikitzaileei aurrekontuak eskatzea litzateke.
Proiektu hori arkitekto batek egin beharko du.