Skip to main content

APIRILAK 26, HITZALDIA KULTURGUNEAN, 18:30etan

Atzo arratsaldean, Itsasondoko Tipi Tapa ekimenaren barruan, ongizate batzordeak antolatutako GAIXOTASUN EGOERAN, OSASUNA BERRESKURATZEA, NORK BERE BALIABIDEEKIN hitzaldia izan genuen Itsasondoko kulturgunean. Hitzaldia Garbiñe Etxaniz elikaduran adituaren eskutik izan genuen, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu eskaini zigun hitzaldiagatik. Bikaina benetan! Baita interesa piztu eta gerturatu zineten herritarroi ere, eskerrikasko!
Bide batez, Tipi Tapa ekimenak martxan jarraitzen duela gogorarazi nahi dizuegu, astearte arratsaldetan elkartu eta ibilaldi motz zein luzeak eginez, bakoitzak bere neurrikoa.
Ekimenaren barruan antolatuko dugun hurrengo ekintza MAIATZAK 10ean izango da, hau ere 18:30tan Kulturgunean eta hitzaldia Alzheimerraren ingurukoa izango da.
Zuen interesekoa izango delakoan jaso ezazue agur bero bat!
ONGIZATE BATZORDEA