Skip to main content

ARGAZKI LEHIAKETA

2017KO EGUTEGIA OSATZEKO ARGAZKI LEHIAKETAKO OINARRIAK
1. Itsasondoko udalak argazki lehiaketa antolatzen du, Itsasondon erroldatutako herritar guztiei zuzenduta.
2. Lehiaketaren helburua 2017ko Itsasondo Udalaren egutegia egitea da.
3. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkez ditzazke.
4. Gaia honako hau da: "UDAZKEN KOLOREAK".
5. Argazkiak Itsasondoko udalerriaren eremuan bertan egindakoak izan behar dira derrigorrez.
6. Argazkiak aurkezteko formatuak: paper fotografikoa edo CD-a.
7. Gehienezko neurriak paperean: 20x30 cm; eta gutxienezko formatua digitalean: 4 Mb.
8. Argazkiak aurkezteko erak honako hauek dira: eskuz Udaletxe bertara eramanda edo korreoz edo mezulariz, horren gastuak argazkilarien kargu izango direlarik; Nagusia 27, 20249 Itsasondo. 2 gutun azal txuri aurkeztu beharko dira, batean argazkia eta bestean parte hartzailearen datuekin (izen abizenak, telefonoa edo e-maila). Gutun azalen kanpokaldean, argazkiaren “lema” idatzi beharko da.
9. Lehiaketan parte hartuko duten argazki kopurua: aurkeztutako guztiak.
10. Irabazleak saria izango du. 
11. Aurkeztutako argazkien erabilera: aukeratutako 12 argazkiak Itsasondoko 2017ko egutegi ofizialean argitaratuko dira. Gainera, argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiak helburu publikoa duten ekitalditan erabili ahal izango dira eta Itsasondoko Udal artxiboan gordeko dira.
12. Argazkiak aurkezteko epea: 2016ko abenduak 2.
13. Aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa bat antolatuko da eta erakusketa horretan edonork botoa eman ahal izango du, 12 argazkirik onenak aukeratuz. 12 argazki horiek izango dira 2017 urteko egutegian argitaratuko direnak.
14. Irabazlearen izenak www.itsasondo.eus eta prentsan zabalduko dira.
15. Antolatzaileak telefono edota posta elektronikoaren bidez jarriko dira harremanetan irabazleekin.
16. Epaimahaia: Herritarrak eta Itsasondo 2.0 aldizkariko ordezkari bat.
17. Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira.