Skip to main content

AZAROAK 15 - ERORKETA TAILERRA

ERORKETAK SAIHESTEKO TAILERRA UDALETXEAN
Erorketak 64 urtetik gorakoen artean lesio eragile nagusiak direla eta, horiei aurre egiteko tailerra antolatu dugu Udaletxeko lehen solairuan Ongizate batzordea, osakidetzako osasun zentroa eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin elkarlanean. 64 urtetik gorakoentzat eta horien familia edo zaintzaileentzat antolatu dugu tailerra. Erorketen zergatia eta horiek saihesteko egin beharrekoak azalduko dituzte tailerrean eta baita bizimodu osasungarria eta ariketa fisikoa egitearen garrantzia. Halaber, eskura ditugun laguntza teknikoen gaineko informazioa ere azalduko da. Tailerra saio bakar batean egingo da eta doakoa da, baina aldez aurretik eman behar da izena. Horretarako Udaletxera jo behar duzu edota 943 881 170 telefono zenbakira deitu.