Skip to main content

MAKROBIOTIKA TAILERRA

Datorren larunbatean, otsailak 25 algen tailerra izango dugu. Munduko izaki https://www.viagrasansordonnancefr.com/ bizidun zaharrenetakoak izateaz gain, benetako altxorra dira gure osasunarentzat. Mineral eta aminoazidoetan aberatsak dira eta biodisponibilitate handikoak. Algak jatean benetako oligoterapia egiten dugu, gorputza gazte mantentzen laguntzen digute, hezurrak indartsu, eta hainbat gaixotasunei aurre egiteko lagungarriak izan daitezke: osteoporosia, diabetesa, kolesterola, bihotzeko arazoak, minbizia. Sukaldean gehien erabiltzen direnak ezagutu eta horien propietateak aztertuko ditugu. Sukalde tailerrean errezeta goxoak prestatuko ditugu ondoren! Beti bezala Itsasondoko Bizi Nahi elkartean izango da, goizeko 9:30etatik 14:00etara.
Plaza gordetzeko deitu 656 724 193 telefono zenbakira.