Skip to main content

Parkeari buruzko haurren marrazkiak erakusgai daude Haur Txokoan

Amaitu da parkea diseinatzeko haurrekin landu den parte hartze prozesua: Jolas eremua asmatzen. Laia kooperatiba enpresak gidatu du prozesua, Itsasondoko Udalak hala eskatuta. Bost astez, herrian eraiki nahi den parke berria amesten eta irudikatzen egon dira haurrak. Tartean, marrazki eta horma-irudi lehiaketa bat ere egin da, nork bere ametsetako parkea aurkez zezan. Marrazki zein horma-irudi lehiaketan aurkeztutako lan guztiak Haur Txokoko leihoetan daude itsatsita, herritar orok ikusteko moduan. Eta lehiaketako marrazkiekin batera, bost astez herriko bederatzi haurrek eraikitako parkearen maketa ere ikusgai da. Lan ederrak daude. Zorionak, parte hartze prozesuan modu batean zein bestean parte hartu duten haur guztiei. Argi utzi duzue irudimena, sormena eta gaitasuna soberan dituzuela.

 

Ikusi argazki guztiak:  https://www.itsasondo.eus/node/2336