MUSIKA ESKOLAKO MATRIKULAZIOA 21-22
Jada ikasle zaretenoi lehentasuna emanez, 2021/2022 ikasturterako matrikulazio epea hastera doala jakinarazten dizuegu.
Jada ikasle zaretenoi lehentasuna emanez, 2021/2022 ikasturterako matrikulazio epea hastera doala jakinarazten dizuegu.
Kaixo,
Datorren astean hasiko da Gipuzkoan errenta aitorpenaren kanpaina, eta, ohi dugunez, aurten ere herritarrek aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi ditugu.
Gipuzkoako kasuan, UEMAk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean egiten dute kanpaina, Ogasunarekin euskaraz lelopean.
Itsasondoko udaletik herritarrak animatu nahi ditugu, errenta aitorpena euskaraz egin dezaten.
Atxikirik albistean, Diputazioaren jarraibideak, euskarazko hautua nola egin behar den azaltzeko
Itsasondoko udalak Hezitzaile-begiraleen lan polisa osatzeko 202leko urtarrilaren 25eko alkate dekretu bidez egindako deialdia eta aurkeztu diren eskaerak ikusi ondorin , 202leko martxoak I 0ean, onartutakoen behin betineko zerrenda jendaurrean j arri zen. Aurkeztu diren dokumentu osagarria k aztertuondoren, honako hau erabaki dut: . Lehenengoa: Itsasondoko udaleko Hezitzaile-begiraleen lan poltsa osatzeko zerrenda behin betiko izaeran onartzea eranskin moduan erabaki honi gehitzen zaiona.
Eskolako Agenda 30 logo bila ekimenaren bidez, Itsasondoko Eskolako Agenda 2030ean logotipo moduan erabiliko dena diseinatuko litzateke.Oinarrizko gaia, Eskolako Agenda 2030 izango da.
Ekimen hau 17 helburutan oinarrituta dago eta logoa ez da hauetako inorekin identifikatu behar. Beraz,logoa baliagarria izan beharko du gutxienez hurrengo 10 urtetan, urtero helburu bat landuko den arren.
Hemen helburu guztiak azaltzen dituen bideoa: Eskola agenda 30, 17 helburuak
KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.
Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragan otsailaren 25ean argitaratu zen datorren larrealdiari begira, Enirio-Aralarko larre-sailetan libre geratu diren 8 txabolen esleipenerako lizitazio publikoaren deialdia, presazko izaeraz.
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2021/02/25/c2100988.pdf
Hori guztia dela eta, segidan aipatzen diren txabolen erabilera pribatiborako emakidaren lizitazio publikoari ekin zaio:
Itsasondoko Errota Frontoian Komunak eta Aldagela irisgarriak jartzeko obretarako aurkeztutako plikak . 1. Sobrea, irekitzeko eguna honako hau izango da: OTSAILAREN 25EAN, goizeko 11,30tan, Itsasondoko Udaletxean
Baratze ekologikoa lortzeko eskabidea
Itsasondoko Udalaren herri lurretan herri baratze zati bat libre geratu da. Baratzea eskuratzeko interesa duenak eskabidea aurkeztu beharko du udaletxean. Izena emateko inprimakia udaletxean bertan eskuratu ahal izango da, erabilera arautzen duen arautegiarekin batera. Otsailaren 22a da eskaerak aurkezteko azken eguna.
Udalak antolatzen dituen aisialdi jardueretarako eta hala badagokio, opor garaiko oporraldietarako hezitzaileak eta begiraleak kontratatzeko aldi baterako lan-poltsa osatzea lehiaketa-oposaketa ireki bidezko prozedura ireki du.
Lan-poltsa horretan egoteak, datozen hiru urtetan (aurreneko kontratazioa egiten denetik kontatzen hasita) urtean zehar herrian aisialdi jarduerak eta opor garaiko egon daitezkeen aldi baterako pertsonal beharrei erantzuteko kontratatua izateko eskubidea emango du, hautaketa prozeduran lortutako puntuazioaren hurrenkeran.
Otsailaren 6an, larunbata zuhaitz eguna ospatu genuen Itsasondon.
Hemen duzue komunikabideek egin duten kronika eta bertako argazki galeria:
ZUHAITZ EGUNA BERRIA GOIERRIKO HITZA
ZUHAITZ EGUNA BIDEOA GOITB
ZUHAITZ EGUNA ARGAZKI GALERIA
Copyright © 2021, Itsasondoko Udala
Theme by Devsaran