Agenda

SAGUZAHAR GAUA

Eguna: 
Ekainaren 11an, Ostirala

“Gure bizilagunik onenak” saguzarrak hobeto ezagutzeko haur eta familiei zuzendutako ekintza bat da.
Bertan, lau panelez osaturiko erakusketa baten bidez, saguzarren inguruko ezagutzak zabaltzeko azalpenak emango dira.

BURUARINAK TAILERRA

Eguna: 
Ekainaren 18an, Ostirala

Lagunduko buruarin bat egiten? Udalak haur guztiek jolasteko eta buruarin sorta bat izateko tailerra antolatu du. Hau da, tailerrean egingo diren buruarinak ez dira norberarentzat izango, guztiontzat baizik (biltegian egongo dira jolaserako). Eredu ezberdinak egongo dira egiteko. 4ko taldeetan antolaturik burutuko dugu tailerra, frontoian. Taldeko buruarin bat egingo da. 4 urtetik gorako haurrak parte hartzea komeni da, 10 urtetik gorakoek taldeka eman dezakete izena. 
IZEN EMATEA 
 

ESNA ZAITEZ KABARETA

Eguna: 
Ekainaren 25an, Ostirala

Ekainak 28, LGTBI eguna dela eta hausnarketarako kale animazio ikuskizuna antolatu dugu. 
Kabaret honetan nortasuna, generoa, eta sexu-joera ezberdinen gaiak lantzen ditugu. Bere protagonista Elur da, jatorri euskalduna duen baina Londresen bizi den trans artista bat. Eta ikuskizun honen bitartez, LGBTI+ kolektiboko pertsonek oraindik gaur egun Euskal Herrian normaltasun osoan bizitzeko dituzten arazoei buruzko gogoeta egin nahi dugu.
Antzerkia, dantza eta musika nahasten ditu, KABARET-a da. 
IZEN EMATEA 

NATUR EKINTZA

Eguna: 
Ekainaren 26an, Larunbata

Oihana Unanueren eskutik udaberriko natur ekintza egingo dugu. 

Itsasondotik abitu eta mendi aldera egingo degun ibilalditxo bat izango da, bertan joko didaktikoak egingo ditugu. Natura ulertzeko mugimendua eta zentzumenetan oinarrituko den saio dinamikoa izango da. 

Ekintza  hau, 12 urte bitarteko umeei zuzendua izango da eta aforoa 20 lagunetakoa izango da. Haur txikiak heldu batez lagunduta joan beharko dute. 

 

Helduek ere izen eman dezakete, aforoa 30 handituz. 
IZEN EMATEA