Skip to main content

Lege oharra

Legezko abisu honek (aurrerantzean, "Lege Oharra") Itsasondoko Udalaren interneteko www.itsasondo.eus atariaren (aurrerantzean, "Web") zerbitzuaren erabilera arautzen du (Helbidea: Nagusia, 24. Itsasondo 20249, Gipuzkoa - IFK: P2009200C).

LEGERIA

Oro har, Itsasondoko Udalaren eta webgunean dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren mende daude.

Alderdiek berariaz uko egiten diote legokiekeen foruari, eta Donostiako epaitegi eta auzitegien mende jartzen dute berariaz, kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo betearaztean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko.

EDUKIA ETA ERABILERA

Erabiltzailea jakinaren gainean dago, eta onartzen du webgune honetara sartzeak ez dakarrela, inola ere, Itsasondoko Udalarekin harreman komertzial bat hastea.

Webgunearen titularra ez da identifikatzen bere laguntzaileek bertan emandako iritziekin. Udalak eskubidea izango du bere web-orrian egoki iritzitako aldaketak egiteko, aldez aurretik abisatu gabe. Hala, webgunearen bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta horiek bere zerbitzarietan aurkezteko edo aurkitzeko modua ere.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Web-orrien edukiaren jabetza intelektualaren eskubideak, diseinu grafikoa eta kodeak Itsasondoko Udalaren titulartasunekoak dira, eta, beraz, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean komunikatzea, eraldatzea edo webguneetako edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera egitea, iturriak aipatuta ere, Itsasondoko Udalak idatzizko baimena eman ezean. Udalaren web-orrietan agertzen diren izen komertzial, marka edo zeinu guztiak jabeenak dira, eta legez babestuta daude.

ESTEKAK

Itsasondoko Udalaren web-orrietan estekak (linkak) egoteak informazioa emateko baino ez du balio, eta ez du inola ere horiei buruzko iradokizunik, gonbidapenik edo gomendiorik egiten.

ADINGABEAK

Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeei zuzenduta badaude, Itsasondoko Udalak gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak jasotzeko edo, hala badagokio, datuen tratamendu automatizaturako.