Skip to main content

HITZAR

                                                                          hitzar-3

 

 

TOKIAN TOKIKO BALIABIDEEKIN kontsumo eredu arduratsua eta jasangarria

Itsasondon energia sortzeko eta kontsumitzeko beste modu baten bila hasi gara. Energiaren burujabetza lantzeko helburuarekin sortu dugu HITZAR Energia Komunitatea, eta bere oinarria auzolana izango da.

Auzolana herritar, lagun eta bizikideen arteko lankidetzan zereginak egitea da, eta hori da, hain zuzen, HITZAR-ek nahi duena: denon artean sortuko dugun energia GURE ENERGIA izatea.

Herrian sortu eta herrian kontsumitzea... posible delako!

 

hitzar-3

 

ONURAK INGURUMENEAN

  • Itsasondon KM0 energia jasangarria eta %100 berriztagarria sortzen lagunduko duzu. Gure mendiak eta ondasunak kudeatzen ditugun bezala, energia ere kudeatuko dugu. 

  • Berotegi efektua eragiten duten CO2 isurpenak murrizten lagunduko duzu, herritarron bizi kalitatea hobetuz. 

ONURA EKONOMIKOAK

  • Zure fakturan aurreztuko duzu.

  • Aholkularitza energetikoa jasoko duzu: kontsumoa nola gutxitu, fakturak ulertu...

ONURA SOZIALAK

  • Burujabetzara begira jarriz, ahaldunduko zara, zure etorkizuna ez dadin beste batzuen erabakien menpe egon.

  • Energia arazoa baino, aukera bihurtu nahi dugu.

  • Komunitateko parte izanda, herriko gizarte-kohesioa indartzen lagunduko duzu, herritarren sarea eta auzolana indartuz.