Iruzurraren aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionala arduratzen da Europar Batasunaren finantza-interesak iruzurretik babesteko ekintzak koordinatzeaz eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 325. artikulua eta Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak (OLAF) egindako ikerketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 883/2013 Erregelamenduaren 12 bis artikulua betetzeaz.
Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusian sartuta dago, eta, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 25. xedapen gehigarriaren arabera, honako eginkizun hauek dagozkio:
- Estrategia nazionalen sorrera eta abiaraztea zuzentzea, eta Europar Batasunaren finantza-interesak babesteko beharrezkoak diren lege- eta administrazio-aldaketak sustatzea.
- Europar Batasuneko funtsak kudeatzeko sistema nazionalek izan ditzaketen hutsuneak identifikatzea.
- Irregulartasunei eta iruzur-susmoei buruzko koordinazio- eta informazio-bideak ezartzea erakunde nazionalen eta OLAFen artean.
- Iruzurraren aurkako prebentziorako eta borrokarako prestakuntza sustatzea.
Next Generation EUren, Estatuko Berreskuratze eta Erresilientzia Planaren eta Euskadi Next programaren esparruan.