Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Urriak

4

Larunbata

9:30

URRIAK 4 - MAKROBIOTIKA TAILERRA

Datorren larunbatean, urriak 4, tailerra izango dugu:
Makrobiotikaren oinarrizko printzipioak Yin eta yang energiak: polaritate unibertsala
 
Hau da prestatuko dugun MENUA
Azenario krema
Pasta tofuarekin eta belar usaintsuekin
Artatxiki ajoarrieroa
Kalabaza-madalenak
Tailerra Itsasondoko Bizi Nahi elkartean izango da, goizeko 9:30etatik 14:00etara

Urriak

3

Ostirala

I. ARGAZKI LEHIAKETA

2015KO EGUTEGIAREN ARGAZKI LEHIAKETARAKO OINARRIAK
1. Itsasondoko udalak argazki lehiaketa antolatzen du, Itsasondon erroldatutako herritar guztiei zuzenduta.
2. Lehiaketaren helburua 2015ko Itsasondo Udalaren egutegia egitea da.
3. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkez ditzazke.
4. Gaia honako hau da: "Itsasondoko Txokoak".
5. Argazkiak Itsasondoko udalerriaren eremuan bertan egindakoak izan behar dira derrigorrez.