Pasatako hitzorduak
Maiatzak
29
Asteazkena
18:00
Aurretiazko borondateen dokumentua tailerra
"Duintasunez hiltzeko eskubidea" elkartearen eskutik aurretiazko borondateen dokumentua nola egin azaltzeko hitzaldia eta azalpena izango dugu 1. hitzaldian eta dokumentua bera egiteko aukera 2. saioan.
(Maiatzak 22 eta 29an)
Maiatzak
25
Larunbata
10:00
Urkiko asteburu magikoa
Urkiko asteburua egingo dugu maiatzaren 25 eta 26ean.
Ohiko dugun moduan, 10:00etan aterako plazatik larunbatean eta oinez egingo dugu Urkirako bidea. Igandean itzuliko gara bazkalostean.
Asteburuan ekintza ezberdinak egingo ditugu, bertako parajeak eta naturaz gozatuz.
Larunbateko bazkaria norberak eramango du, gainontzekoa antolatua izango da.
Maiatzak
24
Ostirala
19:00
"Kanpora sartzen" antzerkia
Eskola zaharreko arkupean egingo da emanaldia.
2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?
Maiatzak
22
Asteazkena
18:00
"Aurretiazko borondateen dokumentua" hitzaldia
"Duintasunez hiltzeko eskubidea" elkartearen eskutik aurretiazko borondateen dokumentua nola egin azaltzeko hitzaldia eta azalpena izango dugu 1. hitzaldian eta dokumentua bera egiteko aukera 2. saioan.
(Maiatzak 22 eta 29an)
Maiatzak
17
Ostirala
18:00
Herri azoka
Herriko eta inguruko herritarrei aukera emango diegu postu ezberdinetan euren produktuak ikusgai jarri edo saltzeko.
18:00etan hasiko da azoka plazan, eguraldi txarra eginez gero frontoian egingo litzateke.
Itsasondokoek izango dute lehentasuna.
Eskaerak maiatzaren 13 arte egin daitezke, link honetan edo udaletxera deituz 943881170 telefonoan.
*** postuko mahaiak 1.82ko luzera eta 0.78ko zabaleroa dute.
Maiatzak
3
Ostirala
Apirilak
26
Ostirala
17:00
Euskaraz barra barra autobus ihesgela
Apirilaren 26an, ostirala, 4 txanda izango dira Itsasondon, 17:00, 18:00, 19:00 eta 20:00.
Apirilaren 27an eta 28an, Legorretan edo Zaldibian parte hartzeko aukera izango da (ordutegiak izen emate linkean)
16 urtetik gorakoentzat dago zuzendua. Taldeka hartzen da parte, gehienez 5 laguneko taldeak. Gutxi gorabehera 40 minutu irauten ditu txanda bakoitzak.
Erreserba webgunetik egin behar da:
Apirilak
23
Asteartea
19:00
"Juana" liburuaren aurkezpena
Liburuaren eguna dela eta Udal liburutegian, Jon Artano kazetaria izango dugu bere lana aurkezten., ikusentzunezko batekin lagunduko du aurkezpena.
