Martxoak
8
Asteartea
Emakumearen nazioarteko eguna
Emakumeen nazioarteko eguna dela eta elkarretaratzea egingo da 18:00etan plazan, ondoren Ordiziko deialdira joateko (19:00)
Emakumeen nazioarteko eguna dela eta elkarretaratzea egingo da 18:00etan plazan, ondoren Ordiziko deialdira joateko (19:00)
Arbelaitz elkartean urtero legez, Iker Mendizabalen eskutik herriko emakumeek bazkari eder bat dastatzeko aukera izango dute (menua sorpresa da).
Txartelak herriko dendan eta kaxintanen egongo dira salgai, otsailaren 27 arte, 25€ren truke.
Bazkariaren ostean Esanezin, Janire Aranzaberen emanaldia izango da.
Animatu eta ondo pasa!
Marzuolus perretxikuaren bila joateko asmoa degu, Itsasondoko basoan azaltzen den ala ez jakiteko.
16:30etan hasiko da izen ematea. 20€ bikoteko izango da eta Kaxintanen burutuko da.
Aurtengoan ere zuhaitz eguna ospatuko dugu, 200 zuhaitz inguru daude landatzeko eta aurtengoan ere herriko familiekin egin nahi dugu ekintza hau.
10:00etan abiatuko gara Iraolara, landaketa egin eta hamaiketakoa izango da jatsieran, Kaxintanen.
Hamaiketakoa antolatzeko, partaide kopurua zehaztu behar dugu. Hortaz ekintzan parte hartzeko izen ematea beharrezkoa da:
IZEN EMATEA ZUHAITZ EGUNA HEMEN (Izen ematea osteguna 24, 12:00ak arte)
Lehengo urteko esperientzi hona errepikatu nahiean eta bide batez emakume zientzilarien nazioarteko eguna ospatzeko, kimika tailerrak antolatu ditugu. 6-12 urte bitarteko haurrentzat izango dira eta taldeak antolatu ahal izateko beharrezkoa da izena ematea
gazteria-kultura@itsasondo.eus-era idatziz
Udaletxera telefonoz deituz (943881170)