Urtarrilak
28
Osteguna
18:00
HITZALDIA ENERGIA KOMUNITARIOA
18:00 Udaletxean izango da.
18:00 Udaletxean izango da.
Matxinbenta aldean, tradizio handiko ofizio batek irauten du, gaztain egurrekin saskigintza tailerra. Gaur egun, 3 familiak dihardute lanketa horretan, jada jubilatzear daude eta ondorengoek ez dute jarraitu nahi. Beraiek, saskigintzaren transmisioa egin nahiko lukete. Horrekin lotutako tailer bat egingo dugu. COVID19a dela eta data gerturatu ahala zehaztuko ditugu, izen ematea, lekua etb.
INFORMAZIO GUZTIA ETA IZEN EMATEA
https://www.itsasondo.eus/node/233
Olentzero eta Mari domingi eta neguko solstizioarekin bat eginez, Oihana Unanue natur adituaren eskutik orientazio froga jolasa egingo dugu.
Abenduaren 26a, larunbatean, goizeko 10:00etan plazatik aterata.
Ibilbidea Urki bidera izango da, adinaren arabera neurtuko da luzeera. Ibilbidean zehar Olentzero eta Maridomingirekin zerikusia duten elementuak bilatu beharko dira.
- Izenburua: “Gabonsaririk onena”
- Sinopsia:
Zein ote da gabonsari edo oparirik onena? Txirrinda bat? Play-stationa? Play-stationa duen txirrinda bat? Barbie mosketeroa? Edo gure nahiak eta ametsak betetzea? Ipuin hauetako protagonistek oso opari bitxiak jasoko dituzte gabonetan. Eta ez zaizkie asko gustatuko. Gainera, harrigarria bada ere, mezu bat eramango dute opariok: “Hau da zure gabonsaria. Asmatu zergatik jaso duzun eta orduan oparirik onena bihurtuko da.”
- Norentzat: 4 urtetik 8 urte bitarteko haurrentzat.
Kontzerturako izen ematea:
https://forms.gle/z1uLhEPga6Zj6xTKA
INFORMAZIO GUZTIA : http://www.itsasondo.net/node/2322
Kirol astea azaroaren 7tik- 14ra.
INFORMAZIO GUZTIA ETA IZEN EMATEA: http://www.itsasondo.net/node/2311
BERTAN BEHERA
Gure Esku Dago taldeak eta alor anitzetako beste 24 eragilek osatutako Hamaika Gara dinamikak, Euskal Herrian inoiz egin den sinadura bilketarik handiena abiatu behar du erabakitze eskubidearen alde.
Itsasondoko Gure Esku Dago taldetik ere bat egin nahi dugu dinamika honekin, zihur bait gaude gure herriak bizi duen gatazka politikoa gainditzeko erabakitze eskubidea gauzatzea ezinbestekoa dela.
HANKAZ GORA!
Berdintasuna, elkartasuna, integrazioa.... istorioak!!!
Deibizen hamaiketakoaren une goxoa da. Lantegitik atera eta infusioa hartzen du egunero egunkaria irakurtzen. Egunkarietako historioak ez dira batere politak eta beste batzuk kontatu behar direla konturatzen da. Entzuteko prest?
4-8 urte bitarteko haurrentzako emanaldia izango da.
Izen ematea beharrezkoa da:
https://forms.gle/tYQKpz9j1xEwoPjG
17 laguneko aforoa egongo da izen ematearen arabera bi emanaldi antolatu daitezke.