Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Azaroak

21

Ostirala

AZAROAK 21 - TALO IKASTAROA

Bizi Nahi, herriko Jubilatuen Elkarteak, taloak egiteko ikastaroa antolatu da azaroak 14, 21 eta 28rako. Ikastaroan, arto-irina nola tratatu, orrea nola egin, taloa nola jo eta zabaldu eta abar erakusten saiatuko dira herriko talo egile trebatuak.

Ondoren prestatutako taloak, txorixo, hirugiar eta txokolatez lagunduta jango dute bertaratzen diren guztiek.

Ikastaro hau irekia izango da eta honenbestez bertan herriko edozein helduk har dezake parte. Saioa arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da Bizi Nahi elkartean.