Skip to main content

BEGIRALE IKASTAROA

Itsasondon herritik herriarentzat jarduten dugu eta zuengan eta herriko aisialdian pentsatuz gonbidapen bat egin nahi dizuegu.
Aisialdi ekintzak antolatzeko edo udalekuetan lan egiteko aisialdi begirale formazioa beharrezkoa da.  Itsasondoko udalak, ikastaro hau egiteko aukera luzatu nahi dizue, horrela lan aukera bat izateaz gain Itsasondoko aisialdian formatutako gazte harrobia sortuko dugu!
Beasainen urritik maiatzera bitarteko larunbat goizetan egingo den ikastaroan parte hartzeko aukera paregabea duzue honako hau, 450€ko kostua duen ikastaroa 115€ren truke izango duzue, Udalak egingo du beste ekarpena eta.
Ez galdu aukera, formazio interesgarria izateaz gain ateak irekiko dizkizue aisialdi munduan lan egin ahal izateko.
Animatu eta izena eman www.urtxintxa.eus-en zuek 115€ ordaindu behar dituzue, gainontzekoa Udalak ordainduko du.
Udalak ikastaroa ordainduz herrian aisialdia jardueretan (udalekuak, gaztelekua, ekintza puntualak, jaiak..) parte hartzeko konpromezua eskatzen dizue, herritik eta herriarentzat jarduten jarraitzeko.
Zer iruditzen? Interesgarria ez?
Zalantzarik izanez gero  idatzi gazteria-kultura@itsasondo.eus- era.
Ez galdu aukera!!!
INFORMAZIOA GEHIAGO:
https://www.urtxintxa.eus/aisialdiko-begirale-ikastaroa-beasain-2021-20…
IZEN EMATEA: IRAILAK 17 OSTIRALA ARTE

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)