Skip to main content

ENERGIA ETA MUGIKORTASUNA

Azaroak

10

Asteazkena

10:00

"ENERGIA ETA MUGIKORTASUNA. ETORKIZUNEKO GAKOAK GOIERRIN" ERAKUSKETA IBILTARIA

Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren laguntzarekin, energia eta mugikortasunaren arloek Goierriko etorkizunean duten garrantzia aintzat hartuta, “ENERGIA eta MUGIKORTASUNA. ETORKIZUNEKO GAKOAK GOIERRIN" erakusketa ibiltaria prestatu du. 2017 urtean zehar Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzei esker Goierriko energia plana (2018-2025) garatu zen. Urtero, energia plana gauzatuz joan gara eta momentu honetan, hasierako plana berrikusi eta datozen urteetarako jarduerak zehazten ari gara. Testuinguru honetan plana bera eta planak jasotzen dituen erronkak herritarrei jakinarazteko eta gaiaren inguruan sentiberatzeko unea iritsi dela uste dugu eta helburu honekin sortu dugu erakusketa hau. Erakusketa guztira 8 panelek osatzen dute (16 mural) eta honako gai hauek jasotzen ditu: - Goierriko Energia plana (2018-2025) eta erronka nagusiak - Energia eta Klima aldaketa - Energia iturri fosiletatik energia berriztagarrietara: Burujabetza energetikoa - Kultura energetiko berria: Energia aurrezpena eta eraginkortasuna (udaletan, industrian,…) - Mugikortasun iraunkorra eta elektro-mugikortasuna - Birgaitze energetikoa eraikinetan - Ahultasun energetikoa - Norbanakoaren ardura, 10 aholku, energia erabilera eta mugikortasun ohiturekiko. ERAKUSKETA AZAROAREN 10 ETA 11AN, 10:00etatik-12:00etara eta 17:30etatik 19:30etara LAIA KOOPERATIBOKO KIDEEK GIDATUA (Arratsaldetan)

Ekitaldi mota