Ekainaren 23a, San Juan bezpera, udako solstizioari ongi etorria egiteko eguna da eta gau magikoa asko eta askorentzat. Urteko egunik luzeena eta gaurik motzena da eta ohitura zaharrei jarraituz, Goierriko beste hainbat herrietan bezala, San Juan sua egin da Itsasondo ere. Iluntzean, guraso elkarteko kide ohiak sardinak, txorizoa eta hirugiharrea erre zuten herriko plazan eta 22:00 piztu zen sua. Suaren inguruan, urtero legez, zenbait herritarren Sorgin Dantza dantzatu zuten. Urtetik urtera jende gehiago biltzen gara suaren inguruan eta giro benetan ederra sortzen da.