Skip to main content

EGUZKI PANELAK JARRIKO DITUZTE FRONTOIAN

Azaroaren 15etik aurrera

Astelehenetik aurrera eta bi astez edo, itxita egongo da Errota pilotalekua, energiaren hornikuntza partekaturako instalazio fotovoltaikoa jartzeko obrak hasiko baitira frontoiko teilatuan. Ekisolar enpresari esleitu zitzaion Itsasondoko Energi Komunitatea eratzeko balioko duen lehendabiziko instalazio fotovoltaikoa ezartzeko lanak, 55.000 €-tan.

Azaroak 15etik aurrera, beraz, frontoia itxita egongo da erabiltzaileentzat, eta ezin izango da erabili bi astez, gutxi gorabehera. Lanak amaitu bezain laster, erabilgarri egongo da berriro ere frontoia.

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)