Skip to main content

EKAINAK 24 - FESTA BATZORDEA

Ekainak

24

Asteazkena

Ekitaldia

Abuztu eta Iraileko jaiak iristeko hilabete gutxi geratzen diren honetan, Festa batzordeak jai horien antolaketa lanetan jarraitzen du. Egitaraua osatuko duten ekitaldiak lotze aldera, batzordeak bilera berri bat egingo du gaur, asteazkena, 18:00etan udaletxeko bigarren solairuan. Bertan, aurreko bileran egindako proposamenak eta jasotzen diren berriak aztertuko dira. Bilera horiek edonorentzat irekiak izaten dira eta jaietarako proposamen edo ideiaren bat duen edonork badaki non eman dezakeen bere asmoen berri.