Skip to main content

EKAINEKO ONGIZATE LAN TALDEAREN BILERA

Ekainak 16an izan genuen ONGIZATEA lan taldearen bileran gai nagusiak bi izan ziren: TIPI TAPA programa eta DESFIBRILADOREA.

  • Tipi Taparen inguruan esan iada martxan dagoela eta harrera oso ona izaten ari dela. Orainarte 2 saio egin dira eta 15 lagun inguru bildu dira. Saio bakoitzean, partehartzaileentzaT opari bat izaten da eta kafe edo freskagarriren bat harzteko aukera ere izaten dute.
  • DESFIBRILADOREAri dagokionez berriz, erabileraren inguruan ikastaro bat egitea ezinbestekoa ikusten dugu, ahalik eta jende gehienek erabiltzen jakin dezan larrialdi bat gertatu ezkero. Formakuntza saio hauek iraila edo urrirako aurreikusten dira.

Bilerako akta irakurri nahi baduzu sartu www.itsasondo.eus/partehartzea