Martxoak
11
Ostirala
19:00
Emakumearen nazioarteko egunaren barruan helduentzako kontakizun hau antolatu da:
"80 AMANDRE behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zion behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, antzinaroa gaur egunarekin lotzeko.
Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak.
Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi duten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta, batez ere, irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak…
Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako."
Kulturgunean elkartuko gara.
Ekitaldi mota