Skip to main content

KALEAN DA ITSASONDO 2.0. ALDIZKARIAREN 29. ALEA

Noizkoa
Uztaila - Iraila 2015
PDF fitxategia

Udal hauteskundeak burutu ondorengoko aulki jokoak amaitu dira udaletan, eta hurrengo lau urteetan alkate eta zinegotzi izango direnek esku - ratu dituzte beraien eserlekuak. Aurrerantzean herriaren ordezkari izango direnei hauxe da herritarrok eskatzen dieguna: herritar guztiak gogoan izan eta ahal duten hobekien ordezka gaitzatela, herriarentzat hoberena dena egi - teko asmoa izan dezatela eta borondate horrekin gauzak ondo egiten asma deza - tela. Zorte ona opatzea besterik ez zaigu falta. Herritarrok badakigu ez dela lan xamurra beraien gain hartu dutena, eta herritarrok eskaini diezaiekegun laguntza oro ere ondo hartuko dutelakoan gaude.
29. ale honetan murgiltzen hasteko, gaien errepasoari ekingo diogu. Tarterik handiena Javi Aizpururi eginiko elkarrizketak hartuko digu, gazte-gazterik Itsasondo utzi eta lanak eta ikasketek munduan zehar eraman duten ingeniaria. Herriko jubi - latuak ere, behin martxa hartuta, ez dute etxean geratzeko asmorik: txangoak, hi - tzaldiak, bingoa... Geldirik egoteko asmorik ez duten beste batzuk, berriz, herriko baratzazaleak dira; barazki eta fruitu fresko eta goxoak ekartzeak mahaira ematen du nahiko lan. Herriko baratzen III. Lehiaketa burutu berri da, eta gero eta zaletasun gehiago dagoenik ezin ukatu. Beste edukiak dagoeneko ezagunak izango dituzue: Udaleko berrietan, Udalaren martxa; ongizatean, podologia zerbitzua; errezeta; lore-zaintza eta liburutegia besteak beste denak zuk irakurtzeko zain.
Eskola, haur eskola eta guraso elkarteko kideek, urtean eginikoak errepasatu eta burua jada ondo ira - bazitako oporretan dute. Guk ere oporrak hartzeko asmoa daukagu, irailean berriz ere gogotsu zuen etxeetara ale berri batekin itzultzeko. Oporrak ditu - zuenok gogokoen duzuen moduan disfruta ditzazuela; familiarekin, lagunekin, bakarrik, mendian, itsasoan, igerilekuan, herrian, hirian, festetan, atzerrian, etxean edo dena delakoan, egunerokotasunetik eten bat egiten saiatuta. Eta arrazoi ezberdinengatik opo - rrik izango ez duzuenoi, zer esan ba? Lasai, zuen txanda ere iritsiko da. Bitartean, eskapadatxo bat egiteko aukerarik ez galdu. Laster arte. n