Skip to main content

ZUHAITZ EGUNA Enirio Aralarren

Auzolana egingo den muturra

ZUHAITZ EGUNA IRAZUSTAKO LEPOAN

Apirilaren 3an zuhaitz eguna ospatuko dugu. Urmaela babesteko itxitura bat egin berri dugu Irazustako lepoko dolina batean, eta itxitura honen barruan pagoa eta lizarra landatuko dugu. Auzolanean egingo den lan bat izanik, Enirio-Aralarko Mankomunitateko herritarren laguntza beharko dugu.

Parte hartu nahi duten herritarrek izena ematea eskertuko genuke, lanerako materiala igo behar baita. horretarako idatzi enirio-aralar@ordizia.eus helbidera eta esan zenbat izango zareten eta nondik etorriko zareten.

Goizeko 11etan hasiko gara landaketa lanetan, honenbestez, 11etan Irazustako lepoan geratuko gara. Autoak partekatzeko goizeko 9etan Ataungo San Martin auzoko plazan ere geratzeko aukera izango dugu.

Eguraldiagatik edo beste arrazoiren batengatik aldaketaren bat suertatuko balitz webgune honetan jakinaraziko dugu.

Animatu!

Enirio-Aralarko Mankomunitatea

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)