Skip to main content

BARATZE ESKAERA DEIALDIA 2022

Baratza lekuak

ITSASONDOKO HERRI BARATZEN ESKAERA

Urte batzuk igaro dira, 2013. urtean Itsasondoko herri baratzeak martxan jarri genituenetik. Tarte horretan, asko izan dira udal lur sailak erabili ahal izan dituzten herritarrak.

Une honetan, herri baratzetako 2 lursail daude hutsik. Hori dela eta, lur sail horietan baratzea egiteko interesa duzuen herritarrei haiek erabiltzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Horretarako, izena eman behar duzue Itsasondoko udaletxean, apirilaren 22a baino lehen.

Dauden lursailak baino jende gehiagok emango balu izena, zozkatu egingo dira. Lursaila 2025 urtera arte eskuratuko litzateke. Ondoren, berriz ere izen emate epea zabalduko litzateke. Aurrerantzean, izena ematea urrian izaten ahaleginduko gara, landaketa eta uzta ahalik eta gutxien eragozteko.

Itsasondoko Herri Baratza arautzeko, erreglamendu bat dago onartua. Bertan, informazio zehatza topatuko duzue baratzen funtzionamenduaren inguruan.

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)