Skip to main content

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

ERRENTA EUSKARAZ KARTELA

Nola egin Foru Ogasunarekiko euskarazko hizkuntza hautua
• Errenta kanpainaren barruan. Ogasunarekiko harreman hizkuntza euskara
hautatzeaz eta aitorpena bera euskaraz betetzeaz gain, aukera interesgarria da
norberaren datuak Aldundiari lagatzea baimentzea, Diputazio osoarekiko harreman
hizkuntza euskara izan dadin.
  o Errenta mekanizatuko bulegoan. Zergadunak bere euskarazko hautua
adierazten dio langile publikoari.
o Interneteko Zergabidea plataforman. Errenta aitorpena betetzean,
hizkuntza aukera egiten da: Datu pertsonalak > Administrazioarekin
harremana izateko hizkuntza > Euskara.
  o Gestorian. Zergadunak bere euskarazko hautua adierazten dio gestoreari.
• Urte osoan zehar. Pertsona fisikoen 030 eredua (edo pertsona juridikoen 036
eredua) betetzean, euskarazko hautua markatzen da harreman hizkuntza moduan.
030 eredua Ogasuneko edozein bulegotan aurkeztu daiteke, edo Aldundiaren
erregistro zentralean (Donostiako Gipuzkoa plaza). Era berean, interneteko
Gipuzkoataria plataforman ere harreman hizkuntza aukeratu daiteke, “Ogasuna
eta Finantzak > Harremanetan jartzeko Ogasuneko datuak” atalean.
Aintzat hartzekoa da Foru Ogasunak autolikidazio proposamena herritarraren
hizkuntza hautuaren arabera bidaltzen duela.

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)