Skip to main content

Osasun-arreta ere euskaraz eskatzeko deia egin die UEMAk herritarrei

logo

Kaixo:

Osakidetzak kanpaina bat abiarazi du herritarrek osasun-arreta zein hinkuntzatan jaso nahi duten erregistra dezaten. Hemen duzu informazioa:
https://labur.eus/OsakidetzanEuskaraz

UEMAren aldetik, gure udalerrietako herritarrak osasun-arreta euskaraz jaso nahi dutela adieraztera animatu nahi ditugu. Herritar are eta gehiagok hala eskatuz gero, orduan eta indar handiagoa izango baitugu, hizkuntza-eskubideak bermatzeko, osasun-langile euskaldunak behar ditugula eskatzeko.

Horregatik, UEMAk, bere aldetik, herritarrek euskararen aldeko hautua egin dezaten sustateko komunikazio ekimen propioa abiatu du. Horrela, ondorengo egunotan, sare sozialetan mezu hori zabalduko dugu erantsita doakizun irudia baliatuz.

Zuen udalerriari dagokionez, une honetan, zuen osasun zentroari lotuta ditugun datuak ondorengoak dira:

Zentroa         Gaztelania  Euskara  Jaso gabe  Guztira  Jasoen %  Euskara % Euskara ezagutza

ITSASONDO    221              555             17           793      97,9               71,5                  75

Ikusi dezakezuenez, ez dira asko erregistratzeko falta diren herritarrak. Azken bultzada eman eta zerbitzua euskaraz jaso nahi dutenen kopurua areagotzeko, zuen parte hartzea eskatzen dugu. 

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)