
EGONKORTZE PROZESUTIK ERATORRITAKO PLAZA BATEN ESKAINTZA
Iragarkia 2023ko Urrian 30eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, urriaren 31tik azaroaren 28ra bitarte izena emateko aukera izango da Itsasondoko Udaleko Zerbitzu Telematikoak erabiliz.
Ondorengo ezaugarriak ditu plazak. (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2022ko abenduaren 30ean argitaratuak).
ITSASONDOKO UDALA
20/2021 LEGEAREN 2.1 ARTIKULUTIK ERATORRITAKO EPE LUZEKO BEHIN-BEHINEKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO PROZESU BEREZIAREN DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK, ADMINISTRARI LAGUNTZAILE ESKALAKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO AZPIESKALARI
DAGOKIONA
1. – Deitutako plazak.
Administrazio Orokorreko Administrari Laguntzaile lanpostua
elkarrekin mantentzeko Itsasondoko, Aramako eta Altzagako
udalek sortutako administrazio-zerbitzuen elkarteko administrari
laguntzaile plaza baterako (1) deialdia egiten da, funtzionarioentzat
gordetakoa, txanda irekian, honako ezaugarri
hauen arabera:
Taldea: C
Azpitaldea: C2
Lanpostu-mailako osagarria: 14
Hizkuntza eskakizuna: 3
Derrigortasun data: 1995/06/30
Lanaldia: %66,66; %33,33 Itsasondo; %16,66 Arama; %16,66
Altzaga
2.– Parte hartzeko eskakizunak.
2.1.– Plazak lortu nahi dituztenek oinarri orokorretako 2. paragrafoan
oro har ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
2.2.– Desgaitasuna dutenentzat gordetako modalitatean parte
hartzen duten pertsonek, gainera, oinarri orokorren 3.1 apartatuan
adierazitakoa bete beharko dute. Ez dagokio.
2.3.– Administrari Laguntzaile azpitaldeko langileak hautatzeko
deialdietan izena emateagatiko tasaren zenbatekoa: 20
euro.
2.4.– Oinarri orokorretako 2. h) apartatuan xedatutakoari dagokionez,
Eskola ziurtagiria edo baliokidea den titulazioa eskatzen
da.
3.– Lanpostuak esleitzeko berariazko betekizunak.
3.1.– Deialdi honen xede den plazari lotutako lanpostuan, 3.
hizkuntza eskakizuna betekizuna izango da. Euskara jakitea
derrigortasun data igarota duten lanpostuen baldintza da.
Betekizun horiek oinarri orokorretako 2. eta 8. oinarrietan ezarritakoaren
arabera egiaztatu beharko dira.