Skip to main content

Musika eskola 24-25 matrikulazioa

foto

Herritar agurgarriok:

Musika eskolako zerbitzuan, 2024-2025 ikasturterako baja zein matrikulazio epea hastera doala jakinarazten dizuegu.

 

  • 2023/2024 urtean ikasleak izan direnak eta jarraitu nahi dutenek, matrikula automatikoki berrituko zaie.
  • Musika eskolan ikasketak egiten jarraitu nahi ez dutenek, baja jakinarazi behar dute: Apirilak 15tik-19ra bitarte.

*Horrela egiten ez baduzue, ikasleak Musika Eskolan jarraitzen duela ulertuko dugu eta beraz, automatikoki, 2024/2025 ikasturterako matrikulatua geldituko da.

  • Ikasle berrien matrikulazioa, Maiatzaren 1tik-10ra bitarte egingo da.  
  • Eskaera guztiak (baja eta altak), Udaletxeko harreran egin beharko dira (astelehenetik-ostiralera 8:30-13:30)    

OHARRAK:

2024/2025 ikasturterako matrikula, datorren irailean kobratuko da, ohiko Kontu-Korrontetik pasako da (aldaketarik bada jakinarazi)

Matrikula automatikoa (onartzeak, esan nahi du horretarako aurreikusitako datetan ez uztea) ikaslea, gurasoak edo tutoreak behartzen ditu matrikulatutako guztiko hileko ordainketa guztiak egitera.

 

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)