Skip to main content

HIP HIP URRI!

HIP-HIP URRI 2015/10/10:
 
Propuesta desberdinak aurkeztu ziren eta Legorreta-Itsasondokoek elkarrekin lan egitea aurrera eraman genuen mendi buelta bat egiten, Legorretan hasi eta Itsasondon bukatu:
Urriak 10ean, goizeko 10etan Legorretako plazan elkartu ginen (trena 9:45tan hartu genuen Itsasondon), hamaiketakoa Altzagaraten egin eta 13:30etan Itsasondoko plazan bazkaria egin genuen (bakoitzak bere bokatarekin).
 
BALORAZIOA:
Azkenean Itsasondotik 15 heldu + 15 haur elkartu ginen.
Legorretatik hasiera batean 6 heldu + 6 haur apuntatuta zeuden, baina azkeneko momentuan jende gehiago animatu egin zen.
Osora 55-60 bat lagun bildu ginen, hala ere, denak ez ziren bazkaltzen gelditu.
 
Ia ume guztiak oso ondo egin zuten ibilbidea, txiki batzuentzako luzeegia izan bazen ere, batzuk Altzagaratetik kotxez jeitsi ziren.
Itsasondora iritsi ginenean, globo handi batzuk banatu zitzaizkien umeei. Plazan bazkaldu eta gero futbol partidatxoa egin genuen frontoian (guraso eta ume batzuk animatu egin ziren) eta gero kafetxoa pastakin hartu genuen plazan bertan umeek helatuak gustora jaten zituzten bitartean.
 
Oso giro ona sortu zen, balorazio oso positiboa.
 
Eskerrik asko denei!!